Ekonomiaren barruan, automobilgintza sektore estrategiko bat da eta industriaren funtsezko zutabeetako bat bihurtu da. Sektore honen dinamismoa eta etengabeko bilakaera direla eta, automatizazio- eta robotizazio-maila gero eta handiagoa izatea eragiten dute eta sektoreko enpresak beraien ekoizpen-prozesuetan hobekuntzak etengabe egitera bultzatzen ditu.
Sektorearen barruan, osagaien industriak garrantzi handiagoa hartu du azkenaldian eta geroz eta aurrez muntatutako sistema-oso gehiago azpikontratatzen eta hornitzen dira.
Testuinguru honek enpresa lehiakor bihurtu gaitu, gure bezeroen erronkak eta eskakizunak lortzea bermatzen duten irtenbide malguak emateko gai.
Ezagutu Automobilgintzarako egin ditugun lan batzuk
Makina klipatzailea
Makina hau autoaren aurrekaldeko hegala osatzen duten elementu ezberdinak klipatzeko gai da.
Direkzio-ponpak tresneria
Ibilgailu-fabrikatzaile batek automobil-eredu berri baterako belaunaldi berriko direkzio-ponpak behar ditu.
Makina trokelatzailea
Makina hau autoaren atzekaldeko hegala automatikoki trokelatzeko gai da.Nola lortu dugu?Alde batetik, hiru hortzek pieza osoan zehar plastikoaren zati bat mozten dute, eta, bestetik, hortz txiki batzukin ebaketa txikiak egiten ditu ondorengo prozesu batean beste pieza bat gainjarriko den tokian.
Muntaketarako makina birakaria
Gure bezeroak automobilgintza-elementuen nazioarteko hornitzaile batentzat makinak eigiten ditu.Hamar postuko makina birakari zaharkitua aprobetxatzeko eta osagai berri baterako erabiltzeko premia zuen.
Automobilgintzarako zerbitzu hauek garatzen ditugu
OUTSOURCING
Gure profesionalen espezializazioa eta esperientziari etekina atera denbora gutxiagoan kalitate handiagoko zerbitzua lortzeko eta zure enpresako barne-langileak etengabe prestatzeko beharrik izan gabe.
PROIEKTU-INGENIARITZA
Gure zerbitzuak proiektuak hasieratik amaierara kudeatzeko aukera ematen du, fase guztietan presente egonda emaitza ezin hobeak bermatzeko.
GILTZA ESKURAKO PROIEKTUAK
Lanak eta instalazioak "giltza eskurako" edo EPC INTELLIGENT (Engineering, Procurement and Construction Intelligent) modalitatean egiteko aukera eskaintzen dugu.
Baliabideak aurreztu
Denbora optimizatu
Zure konpainiaren lehiakortasuna areagotu, balio erantsia izan dezaketen jarduerak adituen esku utziz.
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí.AceptoPolítica de cookies