DESKRIBAPENA
Gipuzkoako makina-erreminta sektoreko enpresa garrantzitsu batek bere sail teknikoa zuzentzeko beharra zuen bere produktuak zuen berrikuntza beharra zela eta. DINABIrengan konfiantza izan zuten gidalerroak markatzeko estandarizazioari, kodifikazioari, diseinu-jarraibideei, merkataritza-elementuen hautaketari, hornitzaileei eta abarri dagokienez.
GARAPENA
Enpresara egokitzeko denbora labur bat eta gero, gure esperientziarekin hainbat produktu-ereduren berrikuntza-funtzioetan laguntzea lortu genuen. Horrek prozesuak eta denborak optimizatzea lortu zuen. Ekintzak automatizatu ziren, zerrendak sortu ziren, ohiko piezen liburutegiak egin ziren eta abar.
ZEHAZTAPENAK
DINABIk bi urtez produktu berrien diseinuak zein aurreko produktuetan hobekuntzak egin zituen. Bulego teknikoan egindako lan guztiaren ondorioz, proiektugile bakoitzak informazioa kudeatzera bideratutako bere lanaldiaren %30a aurreztu zuen. Ekintza automatikoak sortuz, erosketa sailera eta tailerrera bideratutako informazio transferentzia hobetu zen.
IRAUPENA
2 urte.
KOKAPENA
GIPUZKOA - Spain